Espainiako Gobernuak eta ETAk martxotik bilera ofizial batzuk egin zituzten, 'Gara'-ren arabera

2007ko urtarrilaren 15a
17:21
Entzun
Gara egunkariak gaur argitaratu duenez, ETAk iazko martxoaren 22an su-eten iraunkorra iragarri zuenetik, erakunde armatua eta Espainiako Gobernua hainbat aldiz bildu izan dira. Egunkariak dio ezker abertzalearen eta PSE-EEren iturrietan egiaztatu duela berri hori. "Bilerak Europako zenbait gobernuk babestuta egin ziren eta nazioarteko zentru ezagun batek egin zituen notaritza lanak".

Abenduaren erdialdera bi parteek egin zuten bilera ofiziala ez zela bakarra izan dio Gara-k. Orduan El Correo egunkariak esan zuen hura izan zen lehen bilera ofiziala eta "su-etena sendotzeko" balio izan zuela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.