Alderdien Legea "bete" egin behar dela berretsi du Espainiako Barne ministroak. Gobernuak eta ETAk bilera egin zutela "politiko handiustetsuren batek" filtratu zuela iritzi dio.
Prozesuaren ingurukoez, eta, batik bat, azken albiste eta gertakariez mintzatu da Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne Ministroa RNE irrati publikoan. Atzo bezala, ez du hitz zehatzekin baieztatu nahi izan Gobernuak eta ETAk bilera egin dutela, baina ez du gezurtatu. Atzoko prentsaurrekoan ez zituela azalpenak argitasunez eman onartu du, baina ulertzeko "nahikoa" esan zuela erantsi. "Aurpegia eman eta nire irribarreen bidez gauzak hobe edo okerrago doazela agerian uzteaz gain, gutxi egin dezaket", zehaztu du.
Ildo horretatik, ustezko bilera horren inguruan hainbat egunkari eta komunikabidek zabaldu duten informazioa "nahasia" dela iritzi dio, eta "politikari handiustetsuren bati" egotzi dio filtrazioa. Halako filtrazioak egiten dituztenek normalean ez dutela "informazio onena" izaten erantsi du.
Espainiako Gobernuak ez duela prozesurako "egutegirik" esan du Rubalcabak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu