Espainiako Gobernuak hiru hilabeteko epea edukiko du Auzitegi Konstituzionalera jotzeko

2008ko ekainaren 26a
17:51
Entzun
Espainiako Gobernuak Eusko Jaurlaritzaren galdeketarako lege proposamenaren -bihar onartzen bada- kontra Espainiako Auzitegi Konstituzionalean helegitea sartzeko asmoa badu -sartzekotan han sartu beharko luke-, Eusko Legebiltzarraren ekimena EAEko Buletin Ofizialean agertzen denetik hiru hilabeteko epea edukiko du. Helegitea sartzen duen unean bertan lege proposamena automatikoki geratu egingo da.

Ondoren, Auzitegi Konstituzionalak gehienez bost hilabeteko denbora izango du helegiteari buruzko erabakia hartzeko.

Alderdi politikoek ere sar dezakete errekurtsoa, baina kasu horretan lege proposamena ez da geratuko automatikoki.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.