Francisco Caamaño Espainiako Gobernuko Justizia ministroaren ustez, Arenys de Munteko galdeketa ez da hartu behar erreferendum bezala, "baizik eta manifestazio soil gisa".
Espainiako Estatuko legeditik at zegoen galdeketa zela azpimarratu du Caamanok "eta, beraz, ez du baloraziorik merezi".
Jose Blanco Sustapen ministro eta PSOEko idazkari nagusiordeak gogor kritikatu du kontsulta, "astakeria" delako, "eta harrigarriena CiUk babesa eman izan da, galdeketa hori ez delako konstituzionala".
Espainiako Justizia ministroak "manifestazio soil gisa" hartu du galdeketa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu