Espainiako Kongresuko talde guztiak batzar batera deitu ditu PSOEk

2007ko abenduaren 1a
16:07
Entzun
Gaurko erasoaren nondik norakoak aztertu eta nola erantzun ikusteko, bilera batera deitu ditu PSOEko talde parlamentarioak Espainiako Kongresuan ordezkaritza duten gainerako alderdi guztiak. Areago, tiroketaren berri izan ondoren Jose Blanco PSOEko antolakuntza lehendakariak egin duen aurreneko gauza izan da Angel Acebes PPko idazkari nagusiari deitzea bilera horretarako gonbitea egiteko.

Hain zuzen ere, erantzun bateratu bat emateko ados jartzea litzateke bileraren helburua. ERCk hasieran ez dela joango agertu du, Kongresuko agenda ezin duela ETAk baldintzatu argudiatuta. Azkenean izango dira, ordea, nahiz eta bozeramaileen ordez teknikari batek parte hartuko duen batzarrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.