Espainiako Konstituzioaren erreformara batzeko eskatu die PSEk abertzaleei

2014ko apirilaren 21a
21:18
Entzun

Jose Antonio Pastor PSE-EEko Bizkaiko idazkari nagusiak euskal eta kataluniar abertzaleei eskatu die bat egin dezatela Espainiako Konstituzioaren erreformarekin, Espainia estatu federal izatea "ziur aski, irtenbide bakarra" delakoan.

EAJ kritikatu du Pastorrek, Aberri Egunaren harira eginiko ekitaldian "mezu nahasia" zabaldu nahi izan duelakoan; "zer proposatzen duen" ez jakitea egotzi dio. Nabarmendu du Aberri Eguna "abertzale guztien eguna ere" ez dela, uste baitu EH Bilduk eta EAJk bananduta ospatzeak "erabateko zatiketa" irudikatu duela.

Gainera, Aberri Eguna "herriaren arazoez" ez hitz egiteko eguna izan dela uste du Pastorrek: "Esentzia identitarioez eta Europako nazio berriaz hitz egiten den artean, ez da gobernuaren ideia eta ekimen faltaz hitz egiten".

Andoni Ortuzar EAJko presidenteak esan zuen Espainiako Konstituzioa ezin dela "kaiola bat" izan, eta ados agertu da Pastor; haren ustez, konstituzioa "euskal herritarren askatasunak eta eskubideak bermatzen dituen araua" da: "Ez dugu fetixe edo totemtzat jotzen. Alda daiteke".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.