Espainiako saskibaloi selekzioak abuztuan Gasteizen jokatuko duela iragarri dute

2009ko azaroaren 26a
14:17
Entzun
Espainiako senior gizonezkoen selekzioak Euskal Herrian jokatuko duela argitaratu du gaur Marca kirol egunkariak. Haren arabera, Espainiako Saskibaloi Federazioak lehengo ostegunean sinatu zuen hitzarmena eta selekzioa Gasteizen ariko da, Bruesa Arenan. Ez dute partidaren egunik zehaztu, baina Marca-k dio 2010eko abuztuaren 7tik 10era artean izan daitekeela.

Lagunarteko partida litzateke, hurrengo urteko Turkiako Munduko Txapelketa prestatzeko. Espainiako saskibaloi selekzioak ez du 1988tik Euskal Herrian jokatu.

Munduko (2006) eta Europako (2009) egungo txapelduna da, eta Olinpiar Jokoetako (2008) txapeldunordea. Jose Manuel Calderon, Ricky Rubio, Juan Carlos Navarro, Rudy Fernandez edota Pau Gasol dira hango izar nagusiak.

Duela egun batzuk Eusko Legebiltzarrak Espainiako gizonezkoen futbol selekzioak EAEn jokatzeko eskatu zuen, baita Vueltako etapa bat erkidegoan bukatzeko ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.