"Espainiarekin adostasuna baino, espainiarren eta euskal herritarren arteko ezkontza errespetatu baino, Espainiari etzi adarrak jarzean pentsatzen ari da EAJ". Hori adierazi du Antonio Basagoiti PPko lehendakarigaiak, bere blogean idatzitako artikulu batean. EAJk erabaki behar du independentzia gehiago edo zentzutasun gehiagoren artean izenburua du artikuluak, eta, bertan dioenez, EAJk "jarrera subiranista ezkutatzeko hauteskunde kanpaina prestatua zuen". EAJk estatus politiko berri baten proposamena "bigarren mailan" uzteko asmoa zuela, baina Kataluniako egoera politikoak Urkullu iritzia ematera behartu duela uste du Basagoitik: "Agerikoa da Urkullu ez dela eroso sentitzen", gaineratu du.
"Espainiarekin bizikidetza proposatzea eta Euskadi nazio bihurtu nahi izatea bateraezina da, subiranotasuna, legeetan, argi dagoelako", idatzi du Basagoitik.