Ibarretxe planaren aurkezpena Eusko Legebiltzarrean

Espainiarekin errespetuzko harremanak eta Europan ahots propioa proposatu ditu Ibarretxek

Madrilekin gatazkarik gabeko hartu-emana izan nahi du lehendakariak

2003ko irailaren 26a
14:42
Entzun
Europako Batasunean ordezkari propioak izatea beharrezkotzat jo du Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariak bere proposamenean. Europako Batasunean bakarrik ez, baita nazioartean ere, "batik bat Euskadi eta bere eskubideei dagozkion kontuetan". Espainiarekin izango dituen harremanei dagokienez, berriz, "berdintasunean eta errespetuan" oinarrituko direla adierazi du eta "gatazkarik gabekoak" izan beharko dutela.

Euskadik Europako Batasunean toki eta ahots propioa beharrezkotzat jo du Ibarretxek, "Euskadiren interesak behar bezala defendatzeko". Espainiakoarengandik aparte, ordezkari propioak izango ditu, hortaz, Euskadik Europan, eta baita nazioarteko erakundeetan ere.

Horrek ez du esan nahi, halere, lehendakariaren ustez, Espainiarekin izan beharreko harremanak gatazkatsuak izan behar dutenik. "Adiskidetasunean, errespetuan eta berdintasunean oinarrituko dira Espainiarekiko harremanak", esan zuen lehendakariak. Hori bermatzeko batzorde eta erakunde desberdinak sortzea proposatu du Ibarretxek, "gatazkaren bat sortuz gero konponbideak aurkitzeko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.