Prozesuari bermea jartzeko, espetxe politikan "epe motzean, keinu politiko bat" egiteko eskatu dio Aralarrek Espainiako Gobernuari. Batasunari ere egin dio eskaria Aralarreko Mikel Basabek. Haiei, joan zen maiatzean egin zuten bezala, kale borroka ekintzak "larritzat" jotzeko eskatu dio. Bi pauso horiek lagunduko lukete aurrera egiten, "azken gertakariek baikortasunerako aukera handirik ematen ez duten unean".
ETBn egin dioten elkarrizketan azaldu du "borroka armatuaren aroa amaitu dela, eta beste borroka molde batzuk baliatzen hasteko garaia" dela, "herri honetan politika egiten hasteko".
Espetxe politikan "keinu publiko bat" egiteko eskatu dio Aralarrek Espainiako Gobernuari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu