Rodolfo Ares PSE-EEren bozeramaileak "euskal herritarren arteko lehen akordio zabala"egitea eskatu du, "[Espainiako] Estatuarekin hitzarmena egin aurretik". Izan ere, haren ustez, "horrela errazagoa izango da Estatuarekin akordioa lortzea".
Espainiako legedira jo du Aresek hori argudiatzeko, "erkidegoko herritarren erreferendum bidez estatutu aldaketa onartu aurretik, honek lehendabizi Kongresuan eztabaidatua eta onartua izan behar duelako. EAJk akordio zabalak eta askotarikoak defenditzen baditu, seguru hori Kongresuak ere onartu egingo duela, baita euskal herritarrek ere".
PSE-EEren bozeramaileak esan du bere alderdiak "inoiz ez" duela babestuko EAEko Estatutu berriaren proposamena (Eusko Legebiltzarrak gehiengo osoz onartua du), "herritarrok zatitu egiten baikaitu".
EA: "Espainiaren proposamenak ezartzeko onartzen dira gutxiengoak"
Rafael Larreina EAren Antolakuntza idazkariak kritikatu egin du "proposamen subiranistak aurrera eramateko, euskal gizartean gehiengo zabalak" eskatu izana zenbait eragile politikok, "Espainiaren proposamenak ezartzeko gutxiengoak onartzen direlako, EAEren kasuan gizartearen gehiengoaren borondatea gutxietsiz".
Espainiako Auzitegi Gorenak Espainiako banderak ere erakunde ofizialen eraikinetan egon behar duela diola-eta, "espainiarren bandera ezarri nahi izateko obsesioa" deritzo horri Larreinak.
"Estatuarekin hitzarmena egin aurretik", PSE-EEk "euskal herritarren arteko akordioa" eskatu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu