Internet bidez zabaldu den bideo batean oinarrituta, Iraken bahitutako estatubatuar bati Al Kaedaren inguruko talde batek lepoa moztu diola zabaldu dute gaur goizean nazioarteko albiste agentziek zein komunikabide nagusiek.
Gero, ordea, bideoan agertzen dena gezurra zela jakin da. Hain zuzen ere, Benjamin Vanderford estatubatuarrak leopa moztuta hiltzen zutela irudikatu du bideo horretan kanpaina politikoa egiteko. Vanderford berak eman du egiaren berri. Bideo horretan, Armada Iraketik erretiratzeko eskatzen dio Vanderfordek AEBetako Gobernuari, gainerakoan estatubatuar "guztiak" hala hilko direla argudiatuz.
"Bi arrazoiengatik egin dut: batetik, atentzioa deitzeko, eta, bestetik, erakusteko zein erraza den horrelako bideoak faltsifikatzea" azaldu du.
San Frantziskoko (Kalifornia) barrutiko ikuskatzaile izateko aurkeztu du bere burua Vanderford-ek, independente gisa.
Irak
Estatubatur bati burua mozten diotela agertzen duen bideoa gezurrezkoa da
Benjamin Vanderfordek bere exekuzioa irudikatu du kanpaina politikoa egiteko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu