Estatuko Segurtasun idazkariak ukatu egin du atzo atxilotutakoak "berehala" atentatu bat egitekotan zirela

2007ko martxoaren 29a
15:22
Entzun
Antonio Camacho Espainiaren Estatuko Segurtasun idazkariak gaur esan du atzo Guardia Zibilak egindako operazioan ez dutela "talde terroristaren dokumentuetan atentatuetarako helbururik topatu" eta, "daturik ez dagoenez", ukatu egin du atxilotutakoek "berehala" egingo zutela ekintzaren bat. Ikerketak zer ematen duen itxaroteko eskatu du, bidenabar, Camachok. Zortzi lagun atzeman zituzten atzo, ETArekin lotura dutelakoan.

"ETAren agiri bat espero" dutela adierazi du Estatuko Segurtasun idazkariak, "azkeneko urteak aztertuz gero, bi-hiru hilabetero atera izan duelako bat, baina ez da egia [Espainiako] Gobernua errugutzen eta eskatzen ari denik.

Erakunde armatua "oso-oso ahuldua" dago, haren ustez, "gobernu demokratiko denen borrokari esker".

Javier Balza Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo sailburua, berriz, "kezkatuta" azaldu da, "ETAk ekintzaren bat egin nahi duelako, komandoak berreraikitzen ari baita".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.