Aitor Esteban EAJko diputatuak Rajoyri ohartarazi dio "beste fronte bat" zabaldu zaiola Euskal Herrian: "Ez dut gogoan hain diskurtso zaharkiturik. Ciudadanosekin eginiko akordioa, gaur azaldu duen bezala, eredu autonomikoa amaitzeko LOAPA berri bat da. Ez dugu onartuko; EAJ aurrean izango du".
EH Bilduko diputatu Marian Beitialarrangoitiak, berriz, azpimarratu du "ezezkoan berresteko argudioak" eman dizkiola berriro Rajoyk koalizio subiranistari: "1978ko erregimenari eutsi nahi diote, espainiarren beharren gainetik".
UPNko diputatu Iñigo Allik, berriz, oposizioari egin dio kritika: "Zertara dator hitz egin duten guztien itxurakeria hau? Rajoyren aurrean dagoen alternatiba populismoa eta nazionalismoa da, Nafarroan gertatzen ari den bezala".
Pili Zabala Elkarrekin Ahal Dugu-ko lehendakarigaiak EAJri erreparatu dio Rajoy hitz egiten ari zen unean: "Nahiz eta EAJk sormen handirik ez izan, Rajoyri ezetza emateko garaian "jolasti" ez jartzea espero dugu".
Nahiz eta EAJk sormen handirik ez izan, Rajoiri ezetza emateko garaian "jolasti" ez jartzea espero dugu. #investiduraRajoy
— Pili Zabala (@pili_zabala) 2016(e)ko abuztuak 30