ETAk iragarritako lehergailuen bila jarraitzen dute errepideetan, badaezpada

2007ko irailaren 3a
11:42
Entzun
Atzo 14:00ak inguruan ETAren izenean ari zela esan zuen norbaiten deia jaso zuten Donostiako DYAn: Euskal Herriko eta Espainiako errepide sareko bost gunetan lehergailuak jarri zituztela, eta 15:00etatik 17:00etara bitartean zartatuko zirela agertu zuen. Zehazki, honako lekuetan: AP-1 errepideko 7. kilometroan, Bergaran (Gipuzkoa); AP-68 errepideko 115. kilometroan, Armiñonen (Araba); A-67 errepideko 181. kilometroan, Barredan (Cantabria, Espainia); N-1 errepidean, 251. kilometoran, Rubenan (Burgos, Espainia); =b N-232 errepidean, Fuenmayorren (Errioxa, Espainia). Abisua emandako leku guztietatik azken horretan soilik zartatu zen lehergailua, oso indar txikikoa.

Hala ere, iragarpen faltsuak izan zirela uste duten arren, badaezpada, abisua emandako beste lekuak aztertzen jarraitzen dute poliziek. Esan bezala, atzo lehergailu bakarra zartatu zen, baina bilaketarako abisua emandako puntu guztiak itxi zituztenez, nahasmen eta auto ilara handiak sortu ziren errepideetan, itzulera operazioko azken egunean.

Gainera, gaur Gara egunkariak jakinarazi du Donostiako DYAn ez ezik, Teruelgo (Aragoi, Espainia) Diario de Teruel egunkarian ere jaso zituztela abisuak. Espainiako zenbait gunetan -Guadalajaran, Cuencan eta Aragoin- lehergailuak jarri zituztela ohartarazi zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.