2007ko ekainean hautsi zuen ETAk su-etena, eta harrezkero lau lagun hil ditu. Horietatik hiru, guardia zibilak.
Lehen biak Capbretonen (Frantzia) 2007ko abenduaren 1an egindako erasoaren ondorioz hil zituen, tiroz: Raul Centeno eta Fernando Trapero. Biak guardia zibilak ziren.
Isaias Carrasco PSE-EEko zinegotzi izandakoa ere hil zuen, Arrasaten (Gipuzkoa), joan den martxoaren 7an. Tiroz hil zuen.
Gaur, Juan Manuel Piñuel guardia zibila, Legution (Araba), bonba-auto bidez.
Su-etenean zegoela ere bi lagun hil zituen, Madrilen, Barajas aireportuko aparkalekuan, bonba-autoz: Carlos Alonso Palate eta Diego Armando Estacio. 2006ko abenduaren 30ean izan zen atentatu hura, eta ETA urte bereko martxotik zegoen su-etenean.
ETAk lau lagun hil ditu su-etena hautsi zuenetik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu