ETAko kideen deklarazioak berriro aztertu beharko liratekeela dio Ezker Batuak
Serafin Llamas Ezker Batuko idazkariak esan du Igor Portu eta Mattin Sarasolaren tortura kasuen auzia ezin dela atzoko epaiarekin amaitutzat eman. Alfredo Perez Rubalcabak bere garaian torturak ukatu zituela eta, Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak zergatik esan zuen hori ikertu beharko lukeela esan du Llamasek, "azkenera arte" ikertuz, "ikerketa Perez Rubalcabarengana iristen bada ere". Gainera, epaiaren ondoren ETAko kideen deklarazioak berriro aztertu beharko liratekeela esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu