ETArekin ez duela "elkarrizketa harremanik" esan du Zapaterok

2007ko martxoaren 15a
16:21
Entzun
Iñaki de Juanari espetxea arintzeko erabakia bere egin du Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak. Onda Cero irrati katean egin dioten elkarrizketa batean esan duenez, "interes orokorraren" mesedetan hartu zuten erabaki hori, arduraz jokatzeagatik eta "interes orokorrarentzat onena zelako". Osterantzean, presoaren heriotzak "gazte erradikalen senik txarrenak" elikatuko lituzkeela iritzi dio. De Juana zigorra hilketengatik betetzen arituko balitz edo 30 urte geratuko balitzaizkio ez lukeela urrats bera egingo erantsi du.

Hala ere, ukatu egin du erabaki hori negoziazio prozesu bateko pausu bat dela. Trukean ez duela ezer espero azpimarratu du, hain zuzen ere, ez delako negoziazio edo bake prozesu bateko parte. Dena den, onartu du De Juana hiltzeak eragina izango lukeela "terrorismoaren kontrako politikan".

Egun Espainiako Gobernuak ez duela ETArekin "elkarrizketa" harremanik ziurtatu du Zapaterok, baina gaineratu du Gobernuak beti jakin behar duela "mundu horretan" zer ari den gertatzen. ETAk irtenbide bakarra duela iritzi dio, "indarkeria behin betiko uztea", eta horren truke "demokraziak" ez duela ordain politikorik emango.

Batasunak hurrengo hauteskundeetan parte hartzeko aukerari dagokionez, bozetan izateko indar politiko horrek legea "zorrotz" bete beharko duela berretsi du, eta, bestela, ez dituztela zerrendak onartuko. "Nahiago nuke ohikotan Euskadin aukera zehatz horri botoa ematen dioten 120.000 edo 150.000 herritarrek indarkeria gaitzesten duen ordezkaritza izatea, bere ideiak defendatzeko metodo demokratikoak soilik erabiltzen dituena. Hartara, indarkeriaren amaieraren alde egingo lukeen eszenatokia izango genuke"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.