ETAren "leherketa eta mehatxu saldoa gertakari txikitzat" ez hartzeko eskatu du Jaurlaritzak

2005eko abenduaren 22a
17:53
Entzun
Atzo gauean ETAk Doneztebeko (Nafarroa) Bordatxo dantzalekuaren aurka lehergailu bidez egindako atentatua gogor gaitzetsi du Eusko Jaurlaritzak. Areago, euskal gizarteari eskatu dio ez dezala "gertakari txiki eta egunorokotzat" hartu "ETAren leherketa etamehatxu saldoa". Halaber, elkartasuna adierazi die eraso horien kalteak jasan dituztenei, "bereziki enpresaburu, biktima eta ekintza bortitz horien jomuga direnei".

ETAk bonba-auto bat leherrarazi zuen atzo gauean, hamarrak aldera, Doneztebeko Bordatxo dantzalekuaren atarian. Ordubete lehenago Gara egunkarian abisua eman zuten, eta dantzalekua zein inguruak jendez husteko astia izan zuten segurtasun indarrek. Ondorioz, leherketak ez zion inori minik eragin, baina dezenteko kalte materialak egin ditu. Dantzalekuan ez ezik, baita inguruko eraikinetan ere, beirak-eta hautsi baitzituen eztandak.

Erasoak gaitzespen erreakzio ugari eragin ditu: besteak beste, Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaritzarena, Nafarroako Gobernuarena, Jaurlaritzarena, PSNrena, IUNrena eta Jaurlaritzarena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.