ETAri ez dagokiola auzi politikoez mintzatzea iritzi dio Aralarrek

2006ko abuztuaren 18a
12:12
Entzun
ETAren agirian bi akats larri biltzen dira Aralarren aburuz: batetik, su-etena hautesko mehatxua; bestetik, berari dagozkion eta alderdi politikoei dagozkien negoziazio gaiak ez bereiztea.

"Su-etena hausteko mehatxua", Aralarren arabera, "onartezina da ikuspuntu demokratiko batetik". "Su-etenari eutsi behar zaio. Ekintza horrek, ETAren ekarpen horrek, egiten du posible indar politiko guztien arteko bazterketarik gabeko elkarrizketa", adierazi du ohar baten bidez.

Era berean, Aralarrek bere negoziazio esparrua gainditzea leporatu dio ETAri: "Presoei, desarmeari eta biktimei buruz hitzegitea dagokio ETAri. Auzi politikoez aritzea alderdi politikoei dagokie". Ildo horretatik, Anoetako proposamena ez errespetatzea egotzi dio talde armatuari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.