rrepide istripu larria gertatu da 08:20 aldera Nafarroan: hainbat etorkin Logroñotik Aguilar Kodesera baso lanak egitera zeramatzan lur-orotako ibilgailu bat irauli egin da NA-1110 errepidean, Viana parean, eta bederatzi lagun zauritu dira. Hala ere, inor ez dagoela larri ziurtatu dute Nafarroako Gobernuko iturriek.
Bederatzi lagun horietako inork ez du espainiar herritartasunik; afrikarrak dira gehienak. Land Rover Defender lur-orotarako batean zihoazen baso lanak egitera, eta oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko bidetik atera da ibilgailua irauli aurretik.
Etorkinak baso lanak egitera zeramatzan ibilgailu bat irauli da Vianan, eta 9 lagun zauritu dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu