Gaur Europako Parlamentuan paperik gabeko etorkinen aurkako zuzentaraua bozkatu behar dutela eta, neurri horren aurkako manifestazioak egin zituzten atzo arratsaldean Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. SOS Arrazakeria eta Anitzak elkarteek deitu zituzten elkarretaratzeak, eta ehunka lagunek Geldiarazi lotsaren zuzentaraua! Emigratzea ez da delitua adarrikatu zuten.
Ebazpen judizialik gabe paperik gabeko etorkinak atxilotzeko aginduak emateko aukera jasotzen du arauak, besteak beste. Neurria «bortitza» dela salatu du SOS Arrazakeria elkarteak eta «europar Guantanamorik» ez duela nahi.
Etorkinen eskubideak aldarri
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu