Etxarri Aranazko gose greba amaitu dute

2016ko irailaren 10a
14:56
Entzun

Fernando Lizeaga izan da baraua uzten azkena, 25 egun jan gabe egon ostean. Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak (AEM) atzo jakinarazi zuenez, horrenbestez amaitu da gose greba. AEMk eskerrak eman dizkie Joxean Kortadi, Fernando Lizeaga, Izaskun Etxeberria eta Angel Erdoziari.

Aurrera eraman duten barauak "kartzelan zein kalean" borrokaldiak sortzea eragin duela azpiarratu dute, eta horren adibidetzat jarri dituzte Huelvako espetxean oraindik ere aurrera daramaten txandakako gose greba, eta "Aletxu Zobaran eta Ibon Goieaskoetxea Valenceko kartzelan sakabanaketa eta urruntzearen aurka egiten ari diren borroka". Bi horiek 32 egun daramatzate zigor ziegan.

Gose grebaren balorazio baikorra egin dute: "Boikot informatiboaren gainetik, borroka hau kontzientziak berpizteko eta inposatu nahi diguten 'normalizazio eta bake' egoera faltsuaren gezurra agerian uzteko baliogarria izan da".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.