Sei ordu soilik iraun zuen atzoko su-etenak. Israelek berehala ekin zion Gaza bonbardatzeari, eta datozen egunetan bonbardaketak gogorragoak izango direla iragarri du gainera Benjamin Netanyahu lehen ministroak. Hori dela eta, gaur goizean nazioarteko kazetariei bidalitako mezu baten bidez, Tel Avivek jakinarazi du beren etxeetatik ateratzeko agindu diela Gaza iparraldeko herritarrei.
Dagoeneko 200dik gora dira hildakoak, tartean hilabete gutxiko haur bat.