presoak

Etxerat: "Behin betiko akordio politikoak eta anmistia behar ditugu"

2006ko uztailaren 25a
19:22
Entzun
«Behin-betiko akordio politikoak eta preso ala ihesean diren gure senide eta lagunen etxeratzeak ardazten duten amnistia behar ditugu» adierazi du Estanis Etxaburu Etxerateko eledunak. 1977ko egoera ekarri du gogora. Orduan ez bezala, Euskal Herri osoan errepresialitatu politikoen senide gehiago sorrarazteko zirrikiturik utziko ez duen konponbidea eskatzen du Etxeratek.

Etxeratek dio argi duela nora eraman behar duen prozesuak, batetik gatazka politikoa behin betiko gaindituko duen konponbide politikora eta bigarrenik, gatazkaren ondorioz preso edo ihesean diren senideen etxeratzera. ETAren su eten iraunkorraren ondorioz ireki den prozesu politikoak euskal jendartean itxaropena zabaldu duela esandu Etxaburuk. Itxaropen horiekin bat egiten dutela gaineratu du, egun horretan preso eta iheslariak senideekin egongo liratekeelako. «Egungo egoera oso bestelakoa da, ordea, Frantzia eta Espainiaren biolentziak bere horretan jarraitzen du, senide preso eta iheslarien aurka».

Bi Estatuek presoen kontra baliatzen duten errepresioa senideak ere errepresio horren jomuga bihurtzen dituela salatzen du Etxeratek. «Estatuek eragindako odoluste ekonomikoari aurre egiteaz gain, istripu andana jasaten segitzen dugu, baldintza txarretan Frantziak eta Espainiak eginazten dizkiguten milaka kilometroen ondorioz».

Gizarteari dei egiten diote bi Estatuei presioa egin eta konponbidearen zurrunbiloan murgiltzeko. Etxeratek ez du baloratu nahi presoen hurbilketa keinu politikoa izango litzatekeen edo ez. «Adierazpenen gainetik, ekintzen zain gaude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.