Etxerat: "De Juana hil arteraino torturatzeko erabaki politikoa da"

2007ko urtarrilaren 26a
17:42
Entzun
Etxerat elkartearen ustez, Espainiako Auzitegi Nazionalak atzo hartutako erabakia, "gure Iñaki hil arteraino torturatzeko erabaki politikoa da". Estanis Etxaburu Etxerateko kideak gaur prentsaurrekoan sarri aipatu du Iñaki de Juana torturatu egiten dutela. "Tortura dela esaten dugunean, ez da bakarrik gaur egun gose greban eta ospitalean dagoelako, bere borondatearen kontra elikatzen, ohean lotuta. Orain hogei urte atxilotu zuten, hamar egun polizien etxean pasatu zituen, torturatua izan zen, espetxeratua, urrundua, sakabanatua, isolatua... Halako bizi baldintzetan egon da. Eta iritzia emateagatik ia hamahiru urteko zigorra jarri diote, kartzelan hogei urte egin eta gero. Hori da Iñakiren ibilbidea, eta horri deitzen diogu guk benetako tortura. Eta tortura horrek nolabaiteko jarraipena eta bukaera izan du, atzo bertan ikusi genuen zirkuan".

Etxeraten ustez, "PSOEk ez ditu presoak kalean nahi, ezta espetxe zigorra beteta edukita ere, eta edozer gauza egingo du".

Beste alderdi eta instituzioen "jarrera lotsagarria, ulergarria eta bereziki mingarria" dela ere esan du presoen elkarteak, eta espetxe politika bukatzea exijitu dezatela eskatu die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.