Etxerat euskal preso eta iheslari politikoen senide eta lagunen elkarteak jakinarazi du martxoaren 1eko hauteskundeetan parte hartuko duten alderdi politikoei gutun bana helaraziko dietela, "presoen eskubideak errespetatzeko" zer egingo duten galdetzeko.
Egun 750 euskal preso politiko daudela gogorarazi du Etxeratek eta, hortaz, "politikariek ekintzekin erantzuteko garaia" dela uste du. Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakariari "gonbitea" egin diote "hitzetik ekintzetara igarotzeko". Lehendakari daramatzan 11 urteetan eurekin behin ere ez dela bildu gogorarazi dute gaur, Bilbon emandako prentsaurrekoan.
Etxeratek presoen eskubideak errespetatzeko zer egingo duten galdetu die alderdiei
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu