Etziko deitu du protestara Emakumeen Mundu Martxak

2014ko martxoaren 17a
19:56
Entzun

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak martxan jarri du andreen hilketetarako protokoloa. Ohiko lekuetan eta orduetan egingo dituzte protestak asteazkenean, Indarkeria sexistari aurre egin lelopean. 

Emakumeen aurkako indarkeriaren arazoaz ohartarazi behar dela nabarmendu du plataformak: "Indarkeria sexistak lehen mailako arazo politiko, sozial, ekonomiko eta kulturala izaten jarraitzen du; ez direlako modu isolatuan eta bakartuan ematen diren erasoak; bizi garen jendartearen antolaketa sexistak ahalbidetzen eta sustatzen duen indarkeriaren erabileraz ari baikara".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.