Euriak arazoak eragin ditu errepideetan; gizonezko bat hil da Donostian, eta beste bat Nafarroan

2004ko uztailaren 7a
12:32
Entzun
Gauean euri asko bota du Euskal Herrian, eta goizean jendea errepidera atera denean arazo ugari sortu dira. A-8 autobidean, Donostian, 53 urteko gizon bat hil da, bi autok talka eginda. Beste bi lagun zauritu egin dira. Goizeko 06:40an izan da istripua, Gasteizera bidean zihoan furgoneta bat errepidetik aterata. Olaben (Nafarroa) berriz, 22 urteko beratar bat hil da, istripuz. Goizeko hamarrak aldean bere autoak kamioi baten kontra jo du. Beratarra istripuan bertan hil da, eta kamioi gidaria onik atera da.

Euskal Herrian ugari dira euriak arazoak sortu dituen lekuak, beraz, errepidean tentuz ibiltzeko aholkua eman dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.