Euroguneko langabezia tasa %7,5ekoa izan da irailean

2008ko urriaren 31
12:57
Entzun
Eurostatek, Europako estatistika bulegoak gaur egin ditu publiko euroguneko herrialdeek irailean izandako langabezia tasen datuak. Espainiako Estatuan langabezia lau dezima igo dela jakinarazi du, langabezia tasa %11,9an kokatuz. Duela urte bat %8,3koa zen Espainiako Estatuko langabezia tasa.

Euroguneko biztanleria aktiboaren langabezia tasa irailean %7,5ekoa izan dela jakinarazi du Eurostatek. 2007ko irailean %7,3koa zen eta, hortaz, langabezia bere horretan mantendu da. Europako Batasunean langabezia tasa %7koa izan da aurten, iazko irailean bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.