Eurotaldearen aburuz, eta egundo araudiaren arabera, Europako Batzordeak ezingo du Espainiako bankuak zuzenean erreskatatu Estatutik pasatu gabe.
Euroguneko herrialdeek ez dute 100.000 milioi euroren truke Espainiari jarriko dizkioten baldintzei buruz eztabaidatu, baina laguntza jasoko duten bankuei eta finantza-sektoreari "baldintza zorrotzak" jarriko dizkietela iragarri dute.
Amadeu Altafaj Europako Batzordeko Ekonomia Gaietako bozeramaileak azaldu duenez, Espainiak, "erreformei eusten badie", ez du erreskaterik beharko. Altafajen esanetan, Espainiak behar dituen erreformak abiatu ditu. Gainera, laguntza behar dutenak bankuak direla esan du.