Europako Batzordeak ukatu egin du Espainia eta Italiako zorra erosiko dutenik

2012ko ekainaren 20a
13:19
Entzun

Amadeu Altafaj Europako Batzordeko bozeramaileak ukatu egin du Euroguneko herrialdeek Espainia eta Italiako zorra erosiko dutenik. "G20ko bileran ez genuen halakorik adostu", azaldu du Altafajek. 

Bozeramaileak eztabaida sortu izana ulertu du, "legeak aukera hori jasotzen duelako" eta bide hori gainera "erabilgarria" dela esan du. Hala ere, eskaera formal bat jaso bitartean "zurrumurruak" besterik ez direla azpimarratu du.

Bihar Luxenburgon Euroguneko ekonomia ministroek egingo duten bileran Espainia eta Italiak zorra erostea eskatuko dutenik zalantzan jarri du Altafajek.  

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.