Europako industria ekoizpena %0,3 jaitsi zen uztailean eurogunean

2009ko irailaren 14a
13:54
Entzun
Europako industria ekoizpena eurogunean %0,3 jaitsi zen uztailean eta %0,2 Europako Batasunean (EB), ekainarekin alderatuz. Eurostat EBko estatistika erakundeak eman ditu datuok.

Iazko uztailarekin alderatuz, %15,9 gutxiago ekoitzi zuten eurogunean eta %14,7 murriztu zen EBn.

Hogei estatu kidek dituzte ekoizpenaren datuak eskuragarri eta hamarretan gora egin zuen uztailean ekainarekin konparatuz; batez ere, Irlandan (%8,7), Lituanian (%3,4) eta Danimarkan (%3,3). Bederatzi estatutan, berriz, jaitsi egin zen; beherakada handienak Luxenburgon (%-3,1), Finlandian (%-2,6) eta Letonian (%-1,4) izan ziren. Errumanian ez zen aldaketarik izan.

Lehengo urteko uztailarekin alderatuta, Irlandan bakarrik hazi zen ekoizpena: %7,1. Jaitsiera handienak Estonian (%-27,9), Finlandian (%-24,2), Eslovenian (%-20,4) eta Luxemburgon (%-19,9) izan zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.