Europan ez dutela "legearen kontrako desafiorik" onartuko erantzun du De la Vegak

2008ko irailaren 12a
16:28
Entzun
Gustura agertu da Maria Teresa Fernandez de la Vega Espainiako presidenteordea Auzitegi Konstituzionalak emandako epaiarekin. Izan ere, Espainiako Gobernuak espero zuena bete dela aitortu du. "Beti pentsatu izan dugu Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren abentura joko arauen kontrakoa zela eta ez zuela aurrera egingo", adierazi du.

Etorkizun bertsua aurreikusi dio Europako Giza Eskubideen Auzitegira jotzeko Jaurlaritzaren asmoari. Izan ere, Europan ez dutela galdeketa legea onartuko sinetsita dago. "Prozedura demokratikoak errespetatzen dituen inor, eta Europako Parlamentuak are eta gutxiago, ez du onartuko (Ibarretxek) planteatzen duen bezalako legearen kontrako desafiorik", azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.