"Euskadin bakea eta askatasuna lortzeko onena" dira atxiloketak, Antonio Basagoitiren idurikotz. PP Alderdi Popularrak EAEn duen presidenteak "oso positibo" iritzi dio poliziaren sarekadari.
"Eragingarriena da, lasaitasuna egoteko eta ETA menpean hartzeko", erantsi du.
"Ezin zaio herri bati terrorismoaren aurka matxinatzeko, normaltzat ikusten badu Batasunako edo EAE-ANVko zinegotzi edo alkate bat izatea, (Espainiako gobernuko presidente Jose Luis Rodriguez) Zapaterok hala izatea ahalbidetu zuelako".
Basagoitik adierazi du atxilotuetako bat, Bilboko Herria Aurrera legezkanporatutako plataformako kide eta EAE-ANVko kide izandako Arantxa Urkaregi, "poztu" egin zela "ETAk egindako atentatuen aurrean".
"Euskadin bakea eta askatasuna lortzeko onena" dira atxiloketak, Antonio Basagoitiren idurikotz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu