Euskal Herrian ere hotz handia dago, baina ez Europa ipar eta ekialdean bezainbestekoa. Eguerdian euskal hiriburuetan 4-8 gradu arteko tenperatura zegoen. Bihar kostaldean ez da pasatuko hiru gradutik, eta barnealdean zero azpitik izango da han eta hemen.
Euskalmetek iragarri du gaur arratsaldean elur maila 300 metrora jaitsiko dela.