'Euskal Herriko bakea eta demokraziaren alde' idatzia aurkeztuko dute asteazkenean Bartzelonan

2011ko martxoaren 25a
12:06
Entzun

Josep Lluis Carod Rovira Kataluniako Generalitateko eta ERCko presidenteorde ohiak, Gemma Calvet abokatuak, August Gil Matamala juristak, Antoni Batista kazetariak, Arcadi Oliveres ekonomilariak, Gabriela Serra bakearen aldeko mugimenduko kideak edota Jordi Porta Omniun kultur elkarteko kideak sustatutako taldeak Euskal Herriko bakea eta demokraziaren alde idatzia aurkeztuko du datorren asteazkenean Bartzelonan, Kazetarien Kolegioan (Ramblak, 12:00).

Haien arabera, "Kataluniako arlo sozial, kultural eta intelektualeko ordezkaritza esanguratsu eta zabal" batek sinatu du idatzia, eta Sortu ezker abertzaleko alderdi politikoaren auziaren garaian eratu dute mugimendua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.