Arturo Villanueva (Iruñea, 32 urte) Espainiaratu edo ez erabakitzeko prozesuak aurrera jarraitzen du Irlandan, eta gaur euroaginduaz Belfasteko epaitegian saioa egingo dute. Horren aurka egiteko, arratsaldean (Euskal Herriko 15:00etan) Euskal herritarrik ez estraditatu lelopean elkarretaratzea egingo dute hango epaitegiaren aurrean, Don't Extradite the Basques Campaign taldeak deituta. Iñaki de Juana euskal preso ohiaren balizko Espainiaratzearen aurka ere azaldu izan dira.
Haika-Segi auzia-gatik bilatzeko eta atxilotzeko euroagindua zela-eta, Irlandako Poliziak Villanueva apirilaren 22an atxilotu egin zuen. Thomas Burgess epailearen aurrean deklaratu ondoren baldintzapean aske gelditu zen, 5.600 euroko bermea ordainduta.
Villanueva Irlandan bizi da, han lan egiten du, kanpotarrei borroka errepublikanoaren eta Irlandako gatazkaren nondik norakoak azaltzen. Horrez gain, Euskal Herriarekiko elkartasun taldean lan egiten du.
Espainiako Auzitegi Nazionalak 1994 eta 2000 artean Jarrai gazte erakundeko kide izatea egozten dio Villanuevari. 2001eko martxoan atxilotu zuen Espainiako Poliziak, Baltasar Garzon epaileak Haika gazte erakundearen aurka agindutako polizia operazio batean. Urte bereko abenduan aske geratu zen, 30.000 euroko bermea ordainduta. Polizia iturrien arabera, ihes egin zuen ondoren. 2007ko urtarrilaren 19an Auzitegi Gorenak 22 auzipetu atxilotu eta kartzelatzeko agindua eman zuen, eta horien artean Villanueva zegoen.
'Euskal herritarrik ez estraditatu' lelopean elkarretaratzea Belfasten
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu