Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia oinarri hartuta 'Burdinen arteko herria' liburua idatzi dute

2009ko ekainaren 15a
17:09
Entzun
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren (EPPK) historia kontatzen duen liburua aurkeztu dute gaur. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) hainbat lagunekin elkarlanean egindako lana da. Burdinen arteko herria du izena eta historiako pasarteak biltzen ditu, nahiz eta egungo espetxeetako isla ere badela dioen AAMk.

Joxean Agirre preso ohiak antolatu ditu liburua idazteko beharrezko informazio eta argazki guztiak. Hala ere, sinatu gabe dago, "kolektiboa delako", AAMren arabera.

Liburuaren xedea "burdinen arteko distantzia, burdin sareen arteko zuloa zabalago egitea da", Agirreren arabera. "Ea tarte horretatik askatasuna sartzeko gai garen”.

Egoera politikoa kontuan izan dute liburua argitaratzeko garaian. "Kartzeletan inoizko presiorik handiena pairatzen ari dira, inoiz baino toxikazio politiko handiagoa zabaltzen ari da, eta inoizko preso politiko kopuru handiena daukagu", nabarmendu du Agirrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.