Tourmalet Frantziako Tourrean aurreneko aldiz igo zutela ehun urte beteko diren honetan, bi aldiz igoko dute egunotan. Lehenengo aldiz gaur igo dute eta, ohi den moduan, jarraitzaile asko joan da hara, baina Tourmaleterako pasabidea itxi egin zuen Frantziako Poliziak atzo goizeko seietan, Mongien.
Ikusleek Tourmaletera igotzeko modu bakarra dute orain: Bareges aldetik. Hain zuzen, txirrindulariak ostegunean handik igoko dira Tourmaletera, Tourreko 17. etapan. Hala ere, dagoeneko ez dago gailurreraino heltzeko modurik; tontorretik lau kilometrora iritsi daiteke, eski estazioraino.
Euskal zale asko izan da Tourmaleten, atzo Poliziak itxi egin zuen arren
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu