Euskalgintzaren aurkako polizia operazioa

Euskalgintzan Elkarlanean Fundazioaren agiria

2003ko urriaren 16a
18:26
Entzun
Buruntzape S.L. enpresaren kontrako polizia operazioaren aurrean, Euskalgintza Elkarlanean

Fundazioak adierazten du:

Operazio honen barruan izandako atxiloketa bidegabeak salatzen ditugu eta era berean jaso

dezaketen tratuagatik gure kezka adierazten dugu.

Euskaldunon Egunkaria S. A., Euskalgintza Elkarlanean Fundazioa eta Graficas Lizarra S.L-k

osatu zuten Buruntzape S. L. euskal kultur taldeak bildu eta euskalgintza eta euskal kulturgintzako

erakundeen arteko elkarlana bultzatu eta eragiteko helburuarekin. Xede horrekin eratu

zen Martin Ugalde Kultur Parkea. Gaur egun parke honetan hainbat eta hainbat talde, elkarte

eta enpresa elkarretaratzen dira sinergiak bilduz eta elkarlanerako proiektuak indartuz.

Oraingo operario judizial eta polizialaren helburu zuzena, proiektu osoa ekonomikoki itotzea

da. Euskalgintza Elkarlanean Fundazioa erasotua izan da zuzenki berriz ere. Kudeaketako

arduradunen atxiloketak eta egoitzetatik eraman dituzten dokumentu eta tresna informatikoek

larriki oztopatzen dute Fundazioko enpresen eguneroko jarduera. Jokabide justifikaezina da

alde guztietatik, are gehiago, Fundazioak Aginte Judizialari espreski behin eta berriz jakinarazi

izan baitio, prest zegoela administrazio eta gestio dokumentu guztiak bere esku uzteko.

Euskal kulturako erakundeak etengabe susmopean eta desprestijioan zikintzeko maniobra hau

salatuz batera, bakean lan egiten utz gaitzatela esijitzen dugu. Atxilotuak lehenbailehen gurekin

nahi ditugu, behar ditugu.

Donostian, 2003ko urriaren 16an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.