Bere hamazazpigarren denboraldiaren aurkezpena egingo du gaur Euskaltel-Euskadi taldeak Bilbon, Euskalduna jauregian (19:30). 24 txirrindularik osatuko dute taldea -Mikel Astarlozaren dopin helegitearen zain-, eta haietatik sei kide berriak dira: Romain Sicard, Jonathan Castroviejo, Miguel Minguez, Daniel Sesma -laurak Orbeatik igota-, Gorka Izagirre eta Beñat Intxausti.
Samuel Sanchez, Igor Anton, Javier Aramendia, Jorge Azanza, Sergio de Lis, Koldo Fernandez de Larrea, Aitor Galdos, Aitor Hernandez, Iñaki Isasi, Egoi Martinez, Mikel Nieve, Juanjo Oroz, Alan Perez, Ruben Perez, Amets Txurruka, Pablo Urtasun, Ivan Velasco eta Gorka Verdugo dira beste txirrindulariak.
Organigrama teknikoan aldaketa garrantzitsua egin du Euskaltel-Euskadik: Igor Gonzalez de Galdeano da manager nagusi berria, Miguel Madariagaren partez. Gorka Gerrikagoitia eta Alvaro Gonzalez de Galdeano kirol zuzendari ariko dira, eta Josu Larrazabal prestatzaile fisiko eta kirol zuzendari lagutzaile. Madariaga, Euskadi Txirrindularitza Fundazioaren presidente lanetan murgilduko da.
Euskaltel-Euskadik hamazazpigarren denboraldian, 24 txirrindulari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu