Unai Etxebarriak, Iban Mayozek, Andoni Aranagak, Joseba Zubeldiak, Unai Uribarrik, Iban Iriondok eta Aketza Peñak ez dute segituko datorren denboraldian Euskaltel-Euskadi taldean, honek gaur baieztatu duenez.
Etxebarriaren kasuan, berak erabaki du uztea, erretiroa hartuko duelako. Besteei, Euskaltelek berak emango die baja, eta taldeak bere webgunean jakinarazi duenez, baliteke hurrengo egunetan baja gehiago ematea.
Baja horiekin, eta Xabier Aramendia (Orbea) eta Egoi Martinez (Discovery Channel) fitxatuta dituela, hurrengo urterako 25 txirrindulari dauzka.
Euskaltel-Euskadik zazpi baja baieztatu ditu datorren denboraldirako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu