Batzordekideak
Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzordea euskararen munduan erreferente diren 40 pertsona "independentek eta prestigiodunek" osatzen dute, Jaurlaritzaren arabera. Horietatik 21 aurreko batzordeko berberak izango dira (Juan Jose Ibarretxe EAJko kidea lehendakari zen garaikoak), 16 berriak, eta hiru eserleku berri erantsi dituzte. 40 lagun horiez gain, batzordean parte hartzen dute hainbat instituzioetako 13 ordezkarik, Eusko Legebiltzarrak hautatutako beste bost pertsonek eta Euskararen Aholku Batzordeko Bilkurako idazkari Ivan Igartuak. Beraz, guztira, 59 lagun dira batzordean.
Egitekoak
Batzorde horren egitekoa izango da 'Euskara 21' garatzen jarraitzea. Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde Lurdes Auzmendiren esanetan, 'Euskara 21' gogoeta da Jaurlaritzaren hizkuntza politikaren eta Sailburuordetzaren aurrekontuen bizkarrezurra eta hari orpoz orpo jarraitzen saiatu dira: “Gogoeta horren puntu batzuk oso orokorrak dira, eta batzordearen iradokizun eta proposamenak beharko ditugu gauzatu ahal izateko. Uste dugu maila teorikotik errealitatera jaisteko garaia dela".
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarentzat plana garatzea lehentasuna da eta horregatik 'Euskara 21'-eko batzorde-ataletako kideak berehala izendatuko ditu. Izan ere, 'Euskara 21' planeko batzorde-atalei Terminologiako eta Toponimiako batzorde-atalak gehituko dizkiete eta, horiezaz gain, 'IKT eta Euskara' izeneko batzorde-atala ere abian jarriko dute.
Euskararen Aholku Batzordeko batzordekideak eta egitekoak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu