Eusko Jaurlaritzaren ustez asteburuan Barañainen (Nafarroa) eta Getxon (Bizkaia) izandako erasoak "oso larritzat" jo izanak badu esanahi bat. "Batasunak onartu du indarkeriaren ez goazela inora" adierazi du Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Gobernu Kontseiluaren bileraren ostean kazetarien galderei erantzunez.
"Batasunak bere iritzia eman zuen esanez gertakariak oso larriak izan zirela. Uste dut hori izan dela [Batasunak) indarkeriarekin inora ez goazela onartzeko modua" , azaldu du Azkaratek.
Era berean, gogorarazi du Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakariak behin eta berriz esan duela "edozein indarkeria ekintza elkarrizketaren eta irtenbide politikoaren aurkakoa" dela. Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen hitzetan erakunde guztiak, herritarrak eta alderdiak "bat datoz jarrera horretan". Hortik aurrera norberari dagokio zer esaten duen neurtzea. Azkaratek azaldu duenez gizarteak esaten dena kontutan hartzen duelako.
"Modu batean edo bestean" gertatzen diren indarkeria ekintzen aurrean bat etortzean "balorazioetan behintzat bide onetik goazela esan nahi du" Azkarateren arabera.
Bake prozesua
Eusko Jaurlaritza: "Batasunak onartu du indarkeriarekin ez goazela inora"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu