Eusko Jaurlaritzak "ezer berririk ez dagoela" esan du

2010eko abenduaren 14a
13:17
Entzun
Eusko Jaurlariatzak batasuna eskatu du berriro, eta "ezer berririk ez dagoela" gaineratu du. Gaurko gobernu bileraren ostean Idoia Mendia bozeramaileak esan duenez, "nahiz eta Batasuna pausoak ematen hasi den, ez dira behin betikoak". ETAk biolentzia utziko duelako keinurik ez duela eman ere esan du Mendiak. "Une honetan, inoiz baino gehiago, alderdien arteko batasunari eutsi behar zaio, horrek ekarri baikaitu gauden lekura". Patxi Lopezek larunbatean esandakoak berretsi ditu Mendiak. Ezker abertzaleak atzo, ohar baten bidez, Lopezek "ohiko mugiezintasuna eta geldotasuna berretsi" zuela salatu zuen, eta "alderdi guztien arteko akordio politikoa bideratzera eta errespetaraztera" deitu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.