Politikari buruzkoa izan da Ibarretxeren hitzaldiko arlorik garrantzitsuena, baina beste atal batzuez ere hitz egin du.
Bake eta Bizikidetza Plana
Jaurlaritzak duela urtebete onartu zuen Bake eta Bizikidetza Plana, eta urte honetan “aurreikuspenak bete” egin direla esan du Ibarretxek. “Bide hori urratzen segituko dugu, indarkeriaren biktimekiko elkartasuna adierazten eta jorratzen, frankismoaren biktimen memoria berreskuratzen, eskubide zibil eta politikoen defentsan, eta giza eskubide eta bakearen aldeko hezkuntza garatzen”.
”Giza garapen jasangarria”
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak gaur egun “inoizko bizi kalitatetik onena” dutela dio Ibarretxek. Batez besteko errenta Europako hirugarren handiena dela nabarmendu du, langabezia Europan hirugarren txikiena dela, eta ekonomiaren garapena “ona” dela. “Zer esan nahi du horrek, ez dugula zer hobetu? Ez. Enpleguan, etxebizitzan, hezkuntzan, arlo sozialean… badaude gauzak hobetzeko, eta horretan saiatuko gara”. Berrikuntzan, zientzian eta teknologian “Euskadi Europan erreferentzia” bihurtu nahi du, halaber. Enpresen “lehiakortasuna hobetzeko plana” garatuko du Jaurlaritzak.
“Giza garapen jasangarria” jorratzeko bidean besterik: turismoa garatzeko munduan ordezkaritzak zabaltzen jarraituko du Jaurlaritzak (“laster Parisen irekiko dugu”), euskal produktuak nazioartean sustatzen segituko du, euskal arrantza defenditzen Europan, azpiegiturak garatzen (AHT “egingo dugu”…), “klima aldaketaren aurka borrokatzeko euskal plana onartuko dugu”…
Berdintasuna
Hiru atal aipatu ditu Jaurlaritzaren lehendakariak: genero berdintasuna, berdintasun soziala, eta hezkuntza eta kultur berdintasuna.
Aurrenekoaz esan du “gaur egun euskal gizartean emakumeak oraindik gizonezkoak adina aukera ez” dituela: “Botere guneetan, soldatetan, etxeko lanetan…”. “Oso urruti gaude benetako berdintasun lortzetik”. Jaurlaritzak bere Berdintasun Legea garatzen segitu du (“600 ekimen baino gehiago ditu”); emakumeen kontrako indarkeriari aurre egin nahi diote, besteak beste.
Berdintasun soziala ere “helburu” du Jaurlaritzak, “gaur egun gure artean jendea pobrezian dugulako, gazteek etxebizitzako maileguak ordaintzeko arazoak dituelako edo etxea lortzeko…”. Neurri batzuk: alokairu politika “eraginkorra”, pentsio “duina”, beharra dutenekiko laguntza soziala, zerbitzu sozialak hobetu… “Eraikuntza soziala burutu nahi dugu”.
Hezkuntza eta kultur arloan, “aukera berdintasuna” jorratu nahi du. Hezkuntzan, “lanbide heziketan, unibertsitatean…”. Eleaniztasunaren aldeko apustua egiten segituko du, baita euskararen normalizazioaren alde ere. “Inork ez du jasango bereizkeriarik hizkuntza dela-eta”. Kulturaren Euskal Plana gauzatzen segituko dute (“Euskal Artxiboko Historiko Nazionala sortuko dugu”…).
Eusko Jaurlaritzaren beste ildoak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu