Inbestidura saioren bigarren egunean, PSN izan da Nafarroako Parlamentuan hitza hartu duen hirugarren alderdia, Miguel Sanz UPNko buruzagi eta Nafarroako presidentetzarako hautagaiak atzo egindako hitzaldiari erantzuteko.
Sanz bera buru zela UPNren eta CDNren koalizio gobernuak iragan legegintzaldian aurrera eramandako politika arbuiatu du talde sozialistaren bozeramaile Roberto Jimenezek, baina, hala ere, beste aukera bat emateko prest agertu da. Dena den, "txeke zuririk" ez diola emango ohartarazi dio Jimenezek Sanz presidentegaiari, eta jardun politikoaren bidez berritu beharko duela emandako konfiantza. Programa arloan atal askok bereizten dituztela nabarmendu du Jimenezek, eta UPNk ez dituela PSNren lehentasunak aintzat hartu.
Aldiz, diferentziak txikiak direla esanez erantzun dio Miguel Sanzek; gehiago direla UPN eta PSN batzen dituzten arrazoiak bereizten dituztenak baino, eta gobernuan sartzeko eskaintza egin dio berriro ere.
UPNren eta PSNren arteko harremanari dagokionez, Diego Lopez Garrido PSOEren Espainiako Kongresuko bozeramailea izan da gaur Nafarroako Parlamentuan inbestidura saioko eztabaida jarraitzen, eta jada UPNrengan jarrera aldaketa sumatu dutela azpimarratu du. "Dagoeneko aldaketa handia gertatu da Miguel Sanzen diskurtsoan eta formetan".
Ez diola "txeke zuririk" ematen ohartarazi dio PSNk Sanzi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu