Ezker abertzalea: "Estatuak ezker abertzalearen ekimen politikoari beldur diolako egin ditu atxiloketak"

2010eko apirilaren 16a
14:41
Entzun
Aitor Bezares, Miren Legorburu, Tasio Erkizia eta Ander Poza ezker abertzaleko kideek agerraldia egin dute gaur Donostian, herenegungo polizia operazioa baloratzeko. Erran dutenez, atxiloketa horiek "Estatuak ezker abertzalearen ekimen politikoari beldur diolako egin ditu". "Rubalcabak uste al du XXI. mendean bide polizialak nonbaitera garamatzala?".

Ezker abertzalearen ustez, Espainiako Barne ministroak "badaki Euskal Herriaren eta Espainiako Estatuaren arteko gatazkaren irtenbidea elkarrizketa mekanismoetatik etorriko dela, eta hori, goizago edo beranduago, era demokratikoan gertatuko dela". Ezker abertzaleak prozesu demokratikoarekin duen engaiamendua berretsi dute agerraldian, eta antzeko atxiloketek bere posizionamendutik "milimetro bakar bat ere" ez duela aldaraziko adierazi dute.

Salatu dute, baita ere, Estatuak euskal presoak eta haien senideak "jomugan" dituela.

Azkenik, atxilotuek inkomunikazio aldian jasan dezaketen tratuaz kezka agertu dute. "Inkomunikazioa eta tortura normalki elkarrekin doazen terminoak dira".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.