Ezker abertzalea ezkutatzeko hautagaitzarik ez dela aurkeztu ziurtatu du Rubalcabak
Gaur amaitu da Espainiako Gorteeterako hautagaitzak aurkezteko epea, eta ezker abertzaleko hautagaitza "ezkutatzeko" asmoa duen zerrendarik ez dela aurkeztu ziurtatu du Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroak. "Ez dago indarkeria gaitzesten ez duen ezker abertzalea ezkuta dezakeen sigla lokarturik", nabarmendu du. ETAk "politika egitea" eragotziko dutela erantsi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu